XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Denuntzia jarri al duzu?- galdetu zuen Susanek agudo.

- Ez dut denborarik hartu - esan zuen, baina beste zerbaiten itzala somatu zuen Susanek.

- Zemai egin dizu? - Gaixoa badakizu bapatean mihia askatu zitzaion Amaliari txikiteoan ibiltzen bait da mozkortuta etortzen da gauean eta behartzen nau, eta nik kontra egiten badiot okerrago bait da, trakestu egiten da, jo egiten nau eta ohera eraman eta behartzen....

- Askotan egiten al du hori, Amalia? - Bai...!- baina, berea gabe, historia arrotz, harrigarri bat kontatzen ari zela zirudien.

Lehengoan erreta etorri bait zen, afaria jarri nion baina bukatu gabe orruka eta porraka hasi bait zitzaidan etxetik alde egin nahi izan nuen baina berak eskaileran heldu zidan eta, Nora, bigarrenekoak, dena ikusi zuen, etxera sarrarazi zidan, alaba negarrez etorri zen ni defendatzera baina hari ere atearen markoaren kontra burua jo zion koskorra atera bait zaio.

Begira... Hanka ubeldua erakutsi zion Susani.

- Bizkarrean ere badut zenbait seinale... - Ba al daki, berezi nahi duzula? - Bai, horregatik jotzen nau.

- Garbi esan al diozu? - Bai, baina...- ahotsa ikaratu zitzaion. Ez, berak ez daki....

- Entzun, Amalia - baina hurbilagotik mintzatu nahi zion: - Ez al zara eseritzen?.

- Atera zait grano bat ipurdian!- orduan bai, min itxurapena egin zuen Amaliak.

Ezin naiz eseri! Zuk deitu duzunean ere ohean nengoen, horregatik.

- Entzun - moztu zion Susanek. Hemen ezin duzue segitu (...).